Aurkezpena

 

NOLA HASI ZEN DENA

Gerardo Mungia obraren egilea, Karmen obra ezagunaren pastorala sortu zuenean, nobelan aipatzen den Karmen protagonistaren jatorrizko herrian obra garatzea idei ona izan zitekeela pentsatu zuen eta hau lortzeko lanetan hasi zen.

- Etxalarko herriari eskaintza

Pastorala Etxalarren egiteko prozesu guztia, egileak herriko apaiza den Pello Apezetxea deitu zuenean hasi zen. Honek herriko udala, entitate, elkarte desberdinen berri eman zion egileari. 2016ko herriko bestak ziren Etxalarko alkatea den Migel Mari Irigoyenek egilearen deia jaso zuzenenean. Obraren azalpenak eman zizkion eta ekimena bideragarria zen ikusteko herriko elkarte, talde eta bizilagunekin bilera antolatu zen. Hasiera batean zalantzak sortu ziren gure eskualdean ez baitira sobera ezagunak  pastoralak. Azkenean afera ongi aztertu ondoren herritarrak animatu ziren eta Karmen Etxalarko pastorala aurrera eramateko erabakia hartu zen.

Erabaki honen ondoren, egileak aspaldiko laguna duen Pantxika Urruty Pastoral zuzendariarekin jarri zen harremanetan eta proiektuaren berri eman zion. Pantxikak obrarekin maitemindu zela erantzunez baiezkoa eman zion.

- Etxalar – Baztan, amankomuneko proiektua

Gerardok, Karmen Etxalarko Pastorala garatzeko orduan protagonistaren jatorria kontutan eduki bazuen, egokia ikusi zuen ere obraren bertze protagonista Baztandarra izanik, Baztandar batek betetzea paper hori. Etxalartarrei kontua planteatu ondotik eta hauek onartu ondoren, Jose-ren papera eginen zuenaren bila hasi zen obraren egilea. Azkenean Miel Joxe Ariztia izan zen Joseren papera betetzeko aukeratua eta Karmen-en papera berriz Miren Olaetxea Etxalartarrak.

Jose-ren paperaz aparte, Baztandarrak pastoralean presentzia ere izanen dute Amaiurko Gaztelu abesbatzarekin.