Karmen Elizondon!

Karmen Etxalarkoa Pastorala ikusteko aukera berri bat izanen da datorren azaroaren 5ean. Kasu honetan Elizondo izanen da kokalekua, Pastoraleko pertsonai nagusietakoa den Jose Lizarrabengoaren jaioterrian.

Etxalarren burutako emanaldiak izandako arrakasta ikusita, pastoraleko kideak bertze emanaldi bat eskaintzera animatu gara eta aldi berean ikuskizun honetan parte hartzen duten Baztandar guztiei bere herrikideen aurrean emanaldi egiteko aukera eskaini. Azken finean, Baztan eta Baztandarrik gabe ez zen Carmen nobela existituko ezta Karmen Etxalarkoa Pastorala.

Elizondon ikusiko gara, ongi izan!

Sarrerak erosi

Comments are closed.