Etxalarko herria eta Willian Douglas-en arteko erlazioa aspaldiko da. Lehen kontaktua 1963. urtean izan zen, Estatu Batuarra gure herrira Euskal kulturaren inguruko bere doktorego tesia prestatzera etorri zenean. Ezagutzen ez dutenentzako, Willian Douglas antropologo oso ezaguna da eta Euskal kulturaren alde aunitz egin du, tartean Nevadako Unibertsitatean, Euskal Ikasketen zentroa sortu.
Berriki Willian Douglas-ek, Nevadako unibertsitatean, antropologia departamentuko aldizkarian, Etxalar eta Karmen pastoralaren artikulu oso interesgarri bat argitaratu du.