Karmen Etxalarkoa ibilbidea 2019an sortu zuten Karmen Etxalarko Pastoraleko kide batzuk. Ibilbidea informazio panelez eta ibilbidearen ikurrez osatu zen. Orain osagarri moduan, paneletako informazioa bezala, esku-orriak sortu dira 4 hizkuntzetan; euskaraz/gazteleraz eta frantsesez/ingeleraz.
Bertze alde laster ere web orriaren informazioa ingeleraz eskainiko da.